GAUR EGUNEKO EGOERA

BasutunGaur egun, 150 pertsona inguruk osatzen dute BETI JAI ALAI taldea. Egungo ensaio-lokala, Masustegiko Estradan kokatua, bai ensaioko tokia, bai aldagelak eta baita material eta jantzi guztientzako tokia hartzeko gauza da, bulego eta liburutegi txiki batentzako tokiaz gainera.

Nagusien taldean 80 pertsina inguruk jarduten dute, dantzari eta soinulari artean, eta etengabe ari dira jardunean, astean hiru ensaio-aldi eginaz, jaialdien prestaketa eta hobekuntza teknikorako.

Bestalde, 70  neska-mutiko inguruk osatzen dute umeen taldea, aste barruko ensaioez aparte, beraientzako bereziki antolatutako hainbat jaialdi eta erromerietan parte hartzen dutelarik. Neskato-mutikoei zuzendutako irakaskuntza lana eta umeen taldeari eskeintzen zaion arreta, taldearen iraupena bermatzen ari da eta taldeko kideen belaunaldi-erreleboa segurtatzen.

Familiak ere parte garrantzitsu dira. Guraso-senideak taldearen edozein behar-izanetan laguntzeko prest izaten dira, eta bitartean, animatzen direnei dantzan erakusten zaie, gero plazan eta erromerietan dantzan egin eta parte hartu ahal izan dezaten.