EUSKAL HERRIA SOKAN

Euskal Herri osoan gehien orokortutako gizarte-dantza mota une jakin batean dantzariek, eskuak elkartuz, katea osatzen dutena da, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Nahiz eta zona eta herri bakoitzean modu berezian deitu eta egin, besteak beste, Aurreskua, Dantza luzea eta abarren antzera, oro har eman dakiokeen izen arrunta Soka dantza da.

Dantzaren egitura hori hari nagusitzat hartuz, gure probintzia bakoitzeko dantza nagusiak aurkeztuko dira. Ikuskizun honekin, gure herriak garatu eta gorde dituen dantza tradizionalen barietate eta edertasun guztia azaldu nahi da; hau da, herrialdeko hainbat herritako dantza-zatiak elkartuz sorta bat egin nahi da; azken batean, gure folklorearen aberastasunaren ikuspen bat eskaini.

Zona bakoitzak ikuskizunari bere berezitasuna islatuko duten paisaiak gehituko dizkio, azkenean, guztion artean, Soka dantza berezi bat lortzeko. Horrela, talde bakar bat osatuz, probintzia guztietako dantzariek amaierako Soka dantza edo Esku dantza osatuko dute, Euskal Herri osoa soka handi eta bakar batean elkarturik azalduz.

***************************

EGITARAUA

GIPUZKOAKO DANTZAK

AURKEZ AURKE – AGURRA - EZPATA DANTZA – ORMATXULO - PUNTA MOTZ - BROKEL DANTZA

LAPURDIKO IHAUTERIAK

DANTZA LUZE - MAKIL DANTZA - BETELUREN FANDANGOA

ZUBEROKO MASKARADAK

BRANLEA – BARRIKADA - MAKIL DANTZA – GODALET

OTSAGABIAKO DANTZAK

KARRIKADANTZA – DANTZA – MODORRO – JOTA – PAÑUELO

ARABAKO DANTZAK

TXULALAI (PAGANOS) - REVOLCÓN DEL CACHI (OION) - EL ARBOL (ELTZIEGO) - EL CULO (VILLABUENA)

BIZKAIKO DANTZAK

BEGOÑAKO EZPATA DANTZA

EUSKAL HERRIKO SOKA

2/4 ZORTZIKOA-DESAFIOA-BELANTZIKOA (LEITZA)-DANTZA LUZE- FANDANGO-ARIN ARIN

*******************************************************************************************

La forma de danza social más generalizada en todo Euskal Herria es la que en un momento determinado, enlazándose los dantzaris por las manos, se forma una cadena en la que se intercalan hombres y mujeres. Aunque en cada zona o pueblo se le denomina y se desarrolla de forma particular, como es el Aurresku, Dantza luze, etc., el nombre común que en general se le puede aplicar es el de Soka danza.

Siguiendo como fondo o hilo conductor esta estructura de danza, se presentarán las danzas principales de cada una de nuestras provincias. El espectáculo pretende mostrar toda la variedad y belleza de las danzas tradicionales que nuestro pueblo ha desarrollado y conservado; es decir, juntando trozos tomados de diversos pueblos del País, formando un ramillete, ofrecer finalmente una visión de la riqueza de nuestro folklore.

Cada zona sumará al espectáculo pasajes que muestran su particularidad para, finalmente, entre todos lograr una Soka danza especial. Así, formando un solo grupo, los y las dantzaris de todas las provincias completarán la Soka dantza o Esku dantza final, mostrando con ello a toda Euskal Herria enlazada en una grande y única cuerda.