BERRESKURATZE LANA

Taldea iturri jatorrietatik, bizi zein historikoetatik, folklore gaiak biltzearen lanean dihardu. Gerora, berauek erakustera emateko, plaza zein antzokietan, bere hartan edota dantza ikuskizunak beharrezkoak dituen eskakizunetara egokitzen direlarik.

Berreskuratze lanak bere emaitzan izan ditu. BETI JAI ALAI taldea bereziki pozik dago Begoñako ezpata-dantza bizi-berrituta ikusteaz, Andra Mariaren ereserkian oinarritutako doinuz eta oso ondo moldatutako koreagrafiaz osatuta. Eta harro dago ezpata-dantza hori Begoñako basilika barruan Andra Mari egunean dantza egitea onartuta geratu izanaz, 1997 urtea ezkero. Usadio bihurtu da, jendearen bihotz ondoko onespena duelarik, txalo jotzeraino basilika barruan.

begoñaBeste emaitza borobila Begoñako eleizateko aurreskuarena da. “Un aurresku en Begoña”, Genaro Pérez de Villa-Amil delakoak 1842 urtean egindako grabatu-laneko estanpa ederrean oinarrituta dago. Aurresku hori Andra Mari egunean dantzatzen da 1995 urtea ezkero, grabatu-lan horretan agiri den ospakizun haundietako giroan, eta garai hartako jantzi eta soinekoekin. Ezin da ahaztu, berreskuratze lana garatzeko orduan, bai kasu honetan eta bai gainontzekoetan, lagun eta lankide batzuek taldeari emandako lankidetasun eta aholkuak, hala nola Iñaki Irigoienek (folklore arloan), Mikel Lizarzak (jantzi arloan), Jose Luis Egiluzek (musika arloan), Karmele Goñik (Bilboko Euskal Museoko zuzendaria), eta erakunde batzuek, hala nola Bizkaiko Aldundiak, emandako diru-laguntza.

butroiOso lan erabatekoa izan da baita ere Lekeitioko prozesioko ezpata-dantzaren berreskurapena. 2010. urtean BETI JAI ALAI taldeak Lekeition bertan prozesio hori burutu zuen, antzezpen horren grabaketaren DVD-a gauzatu zuelarik. Kasu honetan, emakumezkoen jantzi eta burukoak, C.Weiditz, bidaiari alemaniarrak 1529an margotu zituen emakumeei, eta baita Francisco V. de Mendietak margotutako bi koadrotan ageri direnei erraparatu zaie (“Boda de Hidalgos” y “Jura de los Fueros de Bizkaia”). Musikari dagokionez, Azkueren kantu-bilduman jasotako bi doinu erabili dira oinarri gisa: bata Lekeition bildutako “Ni Mendexara San Pedroetan”, eta bestea Mundakan bildutako “San pedro Zeruetako”. Iñaki Irigoienen arabera, bi doinuok Lekeitioko ezpata-dantza zaharretik geratzen diren bi zati izan daitezke. Ezpata-dantzarekin batera berregindako beste dantza Lekeitioko axeri-dantza edo “bizarra erretia” deituriko dantza-jokua da.

Azkenik, Bilboko aratusteetako zaragi-dantza berreskuratu da, dantzariak turko jantzietan ageri direlarik, Iñaki Irigoienek turkoen konpartsari buruz bildutako argibidetan jasotzen den arabera. Doinuaren moldaketa Jon Gaminderi zor zaio.