.
BETI JAI ALAI taldea Bilboko Basurtuko auzotarren euskal griñatik sorturiko dantzari taldea da; euskal dantzarekin zerikusi duen guztia ikasi eta erakustea helburu duelarik
Helburu horrekin egindako ahaleginak ez dira alperrik izan eta gaur egun hirurogei kideko talde garatu bat izatera iritsi da BETI JAI ALAI; errepertorioa, berriz, aberatsa eta nabarra du, Xibero, Lapurdi, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza, doinu, soinu, kantu eta jantzi zaharrak ageri direlarik bere emankizunetan; dena den, agerian dago beti taldearen kutsu bizkaitarra.
Agirien arabera, taldea 1968ko apirilean sortu zen. Bere lehenengo agerraldia 1968ko apirilaren 21an izan zen, Bilboko Kirol Udal Pabiloian ospatutako jaialdi batean. BETI JAI ALAIren aita-pontekotza Dindirri taldeak egin zuen, eta jaialdian soinulari klasikoek parte hartu zuten, hala nola Salba Ugarte, Txilibrin eta Balbino Ojanguren trikitilariak; Txistulari Udal Banda (Boni Fernandezen batutaren agindupera); Argoitia anaia-arreba kantariak; San Anton Orfeoia eta Errekaldeberriko Arraizpe Korala; eta Amaia, Gazteak Alai eta Goi Alde dantzari taldeak; Txistulari aldizkariaren 1968ko 54 alean (apiril-maiatza-ekaina) jasotzen den bezala.
Hasieran taldeak ensaiatzeko tokia Basurtu auzoko Garagardotegian zuen. Geroago Sortzez Garbiaren parrokiako lokaletan aterpetu zen taldea, harik eta 1987an Malako Estrata kaleko egoitzaren jabe egin zen arte. 2003 urtean, berriz, gaur egunean ensaio-tokia eta taldearen egoitza diren Masustegiko Estratako lokaletara igaro zen.
1993 urtean BETI JAI ALAIk bere sorreraren 25 urteurrena ospatu zuen; ospakizunetako egitaraua osatzeko, gonbitaz Perm-eko talde errusiarra (Ural mendietan) ekarri zuelarik.Gerora, 2008. urtean taldeak 40. urteurrena ospatu zuen, besteak beste Arriaga Antzokian eman izan zuen jaialdi baten bidez, Bilboko lau estanpaz osatutako egitarau bat eskainiz:
Datorren 2013. ean BETI JAI ALAI-k bere 45. urteurrena ospatzeari ekingo dio.
BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEA
Estrada de Masustegui, 3 Bis ·48002 Bilbao· 944418040
Zurrumurruk kudeatua Drupal erabiliz