AURRESKUA BEGOÑAN, 25 URTE

AURRESKUA BEGOÑAn 25 urte Publiko berezia urte berezi baterako! Aurten Bilbo ez da aurresku barik geratu. Beti Jai Alai dantzari taldeak, zailtasunak zailtasun, ahalegin handia egin dau orain dela 25 urte berreskuratu zan tradizioa ez geldituteko, eta EUSKAL MUSEOAren eta BILBOKO ERRALDOIen laguntzagaz, agorrilaren 15ean Begoñan Bilboko hiribilduaren omenez egiten dan aurreskua dantzatzea lortu dau. Datorren urtean Begoñan ikusiko dogu alkar!